XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Frida Kahloren lehenbiziko lanak egoera honetan burutu ziren. Beharrik, oso koadro txikiak izango dira, ez horregatik zehaztasunik gabeak. Hasiera-hasieratik du ezagun miniaturisten eskua. Estrein-estreinako lanean, Belusez jantziriko autoerretratuan, Italiako Berpizkundearen gaineko liburuetan ikasitako Botticelliren eragina da nagusi.

Bere burua malenkoniatsu errepresentatu du. Argia iluna da. Modigliani-ren aztarnak eta Ingalaterrako prerrafaelisten elegantziaren ukitua ere baditu. Erdi galduta zuen Alexi eskaini zion lana. Berarentzat zen atzeko aldean izkiriatutako mezua: Heute ist Immer Noch (Oraindik oraina dago).

Hurrengo lanetan ingurukoak erretratatuko ditu Alicia Galant eta Ruth Quintanilla lagunak, Adriana ahizpa eta Miguel N. Lira eskolakidea. Fridaren lana oso hurbil dago Europako XIX. mendeko erretratugintzatik.

Irudigintzarako balioa erakutsi arren, nondik edo handik hartutako hizkuntzaren erabilpena ez dago bere nortasunari ondo moldaturik, gerora egingo dituen lanen aldean bederen. Hasierako urrats baldresak baino ez dira izango.

Hala eta guztiz ere, Frida Kahloren lana ezelako asmo handirik gabekoa da.